Telebista Digitala

jueves 15 de enero de 2009

Pop-Rock Tb











Egileak: Cristina Goikoetxea, Ainara Gonzalez, Irati Rubio.


PROGRAMAZIOA

0:00 / 12:00 GTM +1 Sarrera

0:22 / 12:22 GTM + 1 MTV sari-banaketak

3:00 / 15:00 GTM +1 Craig Daviden bideoak

4:05 / 16:05 GTM+1 A film with Radiohead

4:57 / 16:57 GTM +1 BBK Live Festival Bilbao

5:28 / 17:28 GTM +1 Grammy sariak

7:11 / 19:11 GTM +1 Rock bideoak

8:38 / 20:38 GTM +1 Stingen kontzertuak

9:43 / 21:43 GTM +1 40 printzipalen sariak

10:08 / 22:08 GTM +1 Pop bideoak



Bideoak on demand

Programaziotik at ikus daitezkeen bideoak dira. Sarrera, 40 printzipalen sariak eta MTV sari- banaketa ikusi ditzakezue pop rock tb-ra sartzen zaren bakoitzean.
Espero dugu zuen gustokoa izatea.

viernes 26 de diciembre de 2008

Ikas dezagun kontzeptuak parekatuz

Jirafa
0. Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.
Slow motion
1. Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.
Teleprompterra
2. Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.
Bitakora
3. Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko
Klaketa
4. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.
Close up
5. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.
Dolly
6. Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.
Jingle-a
7. Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.
Klimaxa
8. Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.
Ekoizpena
9. Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Nor da pertsonai ezkutua?

0- Vladimir Kosma Zworykin.
Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.

1- Ted Turner.
CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.

2- Jose Mari Iriondo.
Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.

3- Ramon Labaien.
Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

miércoles 29 de octubre de 2008

Tele Bilbao

TeleBilbaok 1992an sortu zen Bizkaiko emisora lokal garrantzitsuenetarikoa da. Bere bulego zentrala Bilbon kokatzen da, Aita Larramendi kalean. Bere programazioa inguruko eremuetan gertaturiko ekintzei mugatzen da; teleberriak, kirol kanalak, tertuliak, kronika soziala, musika... dira bere 21 langileek posible egiten dituzten gaiak.

Local Media Espainian sortu zen lehenengo kate lokala da eta 10 urte baino gehiagoko esperientziaz gozatzen du. Espainiako hiriburu garrantzitsuenetatik zakabanatuta ditu bere eraikinak eta zenbait kate inportanteek osatzen dute, hoien artean, TeleBilbao. Askunde honekin urteetan zehar 20 milioi baino gehiakoko ikusleak lortu dituzte.

TeleBilbao ikusteko ez dira ordaindu beharreko kateak kontratatu behar, doako kanala baita. Gaur egun, TDTn ere eskuragai dago betiko eduki berdinekin.

miércoles 22 de octubre de 2008

web gune erabilienak

1- http://www.youtube.com/
Orrialde hau oso erabilia da adin guztietako pertsonen artean eta hedabideek askotan erabiltzen dituzte bertan argitaratzen diren bideoak. Bertan, edozein gaiari buruzko bideoak aurkitu ditzakegu, deskargatu eta nahi ditugunerako erabili.
2-
www.mogulus.com
Orrialde hau norberaren telebista katea sortzeko balio du. Telebista kate hori publikoa eta doakoa da, beraz, edonork ikusi dezake. Egileak bere erara diseinatzen du eta berak gustoko duen programazioa jartzen du.
3-
www.moodle.com
EHUko unibertsitateak bere ikasleei eskeintzen dien web orria da. Bertan ikasleek apunteak eskuratu ditzakete eta praktikak egin. Honela lana erresten diote ikasleei eta irakasleei ere. Honek ere praktikoa da klaseetara joan ezin diren ikasleontzat, bertan, behar besteko informazioa dutelako.
4-
www.jamendo.com
Orrialde honek copy right gabeko milloika abesti eskeintzen ditu. Hori oso erabilgarria da bideoa ala pelikulak editatzerakoan, musika egokitu ahal diozulako egileari kalterik egin gabe. Honela, arazo judizialak ekiditu daitezkete.
5-
www.google.com
Orrialde honek nahiko orokorra da. bertatik beste web orri batzuetara salto egin dezakezulako, hori dela eta munduko edozein datu, argazki, bideo, informazio... lortu dezakezu onderen lan egin ala dibertitu ahal izateko. Nire kasuan gehien erabiltzen dudan orria da, bertan nahi dudan guztia aurkitu dezakadalako.
6-
www.wikipedia.com
Honek entziklopedia birtuala da. Hiztegi garatu bat. Bertan edozein hitz idatz dezakezu eta horri buruzko informazio guztia eskeintzen dizu. Hala ere, orri hau ez da guztiz fidagarria, edonork bere kontu propioa ireki dezakeelako eta hitz baten definizioa eta horren inguruko informazio guztia igo. Horrek esan nahi du, igotako informazioa guztiz erreala izan ez litekeela.
7-
www.blogger.com
Blogger doako blogak editatzeko eta argitaratzeko web orri bat da. Googlek sortua da, beraz, beraren pean dago. Blogak, pertsonalak dira eta pertsona bakoitzak bere erara eta gustura sortu dezake. Ondoren, argazkiak, bideoak, komentarioak... argitaratzen dira eta edonork ikusi dezake eta erantzun ala iritzia eman zuk jarritakoari.

Herri-izenak euskaraz informazio saioetan

Zuzen idatzita dauden esaldiak:

0- Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gazteizen.
1- Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errupiblikan.
2- Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzkodatozen topaketak.
3- Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.
4- Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
5- Abkhaziarrakgeorgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoren hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
6- Euskal arrantzaleek Seychelletako errepublikara jo dute ezinbestean, itsas- piraten beldur.